14.900 euro baino gehiago gastatu ditu Udalak San Juan kaleko farola bikoitz bakoitzean

p1000108Amorebieta-Etxanoko Udalak 14.900 euro baino gehiago gastatu ditu berrurbanizatu berri dagoen San Juan kaleko zati batean jarritako farola bikoitzetako bakoitzean. 34 farola bikoitz jartzearen salneurria 506.600 eurotik gorakoa da. Bazeuden, noski, alternatiba askoz merkeagoak.

 

Berriki berrurbanizatutako San Juan kalean 34 farola daude, corten deritzon altzairuan eginikoak –hortik datorkie herdoildu itxura–. Farola hauek bikoitzak dira, hau da, altuera desberdineko bina zati dauzkate.

Deigarria da Amorebieta-Etxanoko Udalak hirialtzari hauengatik ordaindu duena: farola hau osatzen duen bi zatietako bakoitzak 7.000 euro baino gehiagoko salneurria du. Guztira, 34 farola bikoitz erosi ziren.

Gehiketa sinple batek datu harrigarriak uzten ditu agerian: Udalak, guztira, 506.600 euro baino gehiago gastatu zituen 34 farola bikoitz erosten.

Pentsatzekoa denez, bazeuden aski merkeagoak ziren aukerak, San Miguel kalean berrurbanizatutako zatian erabilitakoak, esate baterako. Kasu honetan, luminaria bikoitzeko hamaika farola erosi ziren, eta guztira 40.057,91 eurokoa izan zen salneurria (3.639,81 euro/unitatea).