EAEko hauteskundeak: EH Bilduk irabazi du Araban eta Gipuzkoan, eta EAJri aldea murriztu dio Bizkaian eta Amorebieta-Etxanon

EAJk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak botoetan, baina lau ordezkari galdu ditu, 2020ko emaitzekin alderatuta, eta 27 eserleku izango ditu, EH Bildurekin berdinduta. Koalizio soberanistak goraka segitzen du, eta EH Bilduren eta jeltzaleen arteko distantzia 29.000 botora murriztu da Euskal Autonomia Erkidegoan. Gehiago Irakurri

Espazio publikoaren erabilera eta elkarbizitza arautuko duen Ordenantza parte hartzea sustatu gabe onartu du udal gobernuak

Ostiraleko osoko bilkuran onartu zen Espazio Publikoaren eta Kaleko Salmentaren Ordenantza murriztailea eta diskrezionala dela deritzogu eta aurka bozkatu genuen EH Bilduk. Proposatu genion parte hartze prozesuari ez ikusiarena egin eta inplikatutako guztien ekarpenak jaso gabe sortu dute araua. Gehiago Irakurri

Utopiaren udaberri usaina

Ez dakit udaberriak, naturaren eztandaz aparte, bestelako lehertze bat ekarriko digun, baina izan hortxe ditugu Legebiltzarrerako hauteskundeak atea joka.

Gehiago Irakurri