Beldurrak

Beldurra sentitu izan dut sarri.

Gurasoei matematikako azterketa gainditu ez nuela esaterakoan, gustuko izan dudan norbaiti gustuko dudala esan diodanean; autopistatik, euria botala eta kamioi batek aurreratu nauenean, kontrol polizialak ikusten ditudan bakoitzean edo tabernazulotik etxerako bidea bakarrik egin behar izan dudanean. Oroitzapena dudanetik esango nuke ezagutzen dudala emozio hori, hain emozio primarioa, bizirauteko beharrezkoa eta bizitzeko hainbeste traba jartzen dizkidana. Lerro hauek irakurtzen ari zarela ere, izu puntu bat sentitzen dut barrenean; biluzik ikusiko baninduzu legez, ea gustuko duzun, ea zer uste duzun eta ea ase zaituen itauntzen dudan artean.

Gehiago Irakurri

Lehenengo berbak

Kostata bada ere, azkenean baietz esan diot txoko honetan idazteko gonbitari. Eta kostata diot, ez baita izan erraza erabakia hartzea. Izan ere, arantza bat edo beste daukat Zornotzako EH Bildurekin, inoiz zinegotziren bati ere adierazi izan diodana, eta ez nuke nahi min horrek tonu desegokia eranstea nire hitzei, arranguratik idazterik, inork nik esandakoak erasotzat hartzerik.

Gehiago Irakurri

Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren atzerapena eta eragileen partaidetzaren kudeaketa salatu ditu EH Bilduk

Gaur egun, Zornotzan indarrean dagoen HAPO (Hiria Antolatzeko Plan Orokorra) 2001eko Arau Subsidiarioetan oinarritua dago. Beraz, azken 20 urteotan, unean uneko hainbat aldaketa egin dira, beharrizan edo interes konkretuei erantzuna emateko. Nahiz eta 2015ean HAPO berriaren lanketa hasi, oraindik, hasierako onespena ere ez du jaso; eta, aurreikuspenen arabera, bizpahiru urte barrurako zehaztuko litzateke plana. Horrez gain, aholkularitza batzordearen eraketa zalantzan jarri da. Izan ere, aukeraketa irizpide gardenik gabe egin da, aurkeztutako hainbat elkarte eta eragile foro horretatik baztertuta.

Gehiago Irakurri

Aiete

Duela urtebete pandemiaren lehendabiziko zantzuak agertzen hasiak ziren. Inork gutxik zekien zelako txolopotea zetorkigun gainera. Eguzkiak bere joan etorriak egin ditu, egunak zabalduz eta itxiz. Tartean hilabetean behin ere ilargi beteak bere xarma utzi izan digu eta horrela joan gara orduak xahutzen egunari. Eta, jada, nahiz eta urte osoa igaro, ez diogu neurririk hartu oraindik egoerari.

Gehiago Irakurri

Eskubide guztiak denontzat edonon

ETA ZER DA BIZITZA DUINA ETA BIDEZKOA?
Bizitza duina eta zuzena beroa jatea da. Sinestezina da gurea bezalako gizarte aberats batean pertsona batzuk egunean hiru aldiz bero jan ezin izatea. Administrazioak bermatu behar du pertsona guztiek dutela elikagaia eskuratzeko aukera.
Bizitza duina eta zuzena sabaia izatea da. Gehiago Irakurri