Gerra Zibilean eta gerraostean zornotzarrek jasandakoa biltzeari ekin diote Aranzadiren eskutik

Ezaguna da Aranzadi Zientzia Elkarteak memoria historikoaren arloan egiten duen lana. Bada, gaur egun, 1931 eta 1959. urteen artean Zornotzan izandako giza eskubideen aurkako urraketa eta errepresioaren inguruko ikerketa baten murgilduta dago. Hainbat datu biltzen ari da; besteak beste, gerraostean gure herrian izandako emakumeen kartzelaren ingurukoak, 1949. urtera arte 1.500 presotik gora pasatu ziren bertatik.

Gehiago Irakurri

Gueñes-Itsaso linea elektrikoa: Red Electrica Españaren negozioa, ingurumenaren kaltetan

70 metroko torreak eraiki dituzte Belatxikietan.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak onartu egin du Red Electrica España konpainiaren helegitea eta obrarekin jarraitzeko baimena eman dio. Pandemia hasi zenetik eta herritarrak konfinatuta egon garen bitartean, lanak azkar egiten ari dira Belatxikietan eta dagoeneko dorre handiak eraiki dituzte. Gehiago Irakurri

LAB sindikatuko ordezkari ohi bat kaleratu dute Zornotzako Adakar enpresan

Adakar enpresaren aurrean egindako elkarretaratzea. Argazkia: LAB sindikatua

Ordezkari ohia “oinarririk gabeko kaleratze diziplinario baten bidez”, “lan sindikala egiteagatik” eta enpresarengandik azken bost urteetan “hainbat mehatxu” jasan ostean bota dutela salatu du sindikatuak. “Badakite LABek langileen egoera aldatzeko lan egiten duela, eta ez dute hori nahi”, azpimarratu du. Kaleratzea salatzeko elkarretaratzea egin zuten Boroan. Ertzaintzak LABeko kide bat identifikatu zuen. Gehiago Irakurri

Pobreziari aurre egiteko EH Bilduk egindako proposamenaren kontra agertu dira EAJ eta PSE

Iraileko osoko bilkuran adierazpen instituzional bat aurkeztu genuen, pobreziari aurre egiteko Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat konpromiso eta neurri har zitzala proposatuz. Mozioak ez zuen aurrera egin, EAJ eta PSE kontra agertu zirelako. Hemen duzue gure testua oso-osorik, jeltzaleek eta sozialistek zeren aurka bozkatu zuten jakin dezazuen. Gehiago Irakurri

Haurrak errespetatu!

Larria eta lotsagarria! Ez dago beste hitzik itxialdian zehar umeei egin dietena adierazteko. Hilabete eta erdi etxean giltzapetuta egon dira, eta gero egunero kalean egoteko ordu bete eduki zuten, besterik ez. Kutsatzea ekiditeko irtenbide bakarra haurrak erabat konfinatzea zela esaten zuten. Gezurra zen. Europako herrialde guztiek ez dituzte konfinamendu neurri zorrotzak ezarri. Frantzia, Belgika, Suitza, Austria eta Erresuma Batua, besteak beste, Munduko Osasun Erakundearen gomendioak jarraitu zituzten eta aukera ematen zuten haurrak modu ordenatuan ateratzeko, etxetik gertu, gurasoekin buelta bat ematera.

Gehiago Irakurri