Udalak ikasketa-lokal berri bat irekiko du Amorebieta-Etxanon

Ikasketa lokal berria. Argazkia: Amorebieta-Etxanoko Udala

Amorebieta-Etxanoko Udalak ikasketa-lokal bat irekiko du Konbenio kaleko 10. zenbakian. Aurrez, instalazioa egokitu egin beharko dute eta 40.000 euro erabiliko dira horretarako. Lanak bi hilabetez luzatuko direla aurreikusi dute.

Lokala egunero egongo da irekita, 08:00etatik 00:00etara, eta 21 lagunentzako tokia izango du. Atea irekitzeko hurbiltze-txartel bat beharrezkoa izango da.

EH Bilduk duela lau urte esan zuen Zelaieta Zentroak ikasleen beharrizanak asetzen ez zituela -jaiegunetan itxita, ordutegi murritza…- eta alternatiba bat bilatu behar zela. Gure proposamena ere egin genuen, baina egitasmoa albo batean geratu zen. Erabakia berandu hartu da, baina, hala ere, begi onez ikusten dugu ikasketa lokal berriaren irekiera.

Espetxeak apurtu!

Lau preso hilda Zaballako (Araba) kartzelan 2019an, horietako hiru 30 urtetik beherakoak. Estatu Espainolean urte honetan 79 pertsona hil dira kartzeletan.

Espainiako Konstituzioaren arabera “las penas privativas de libertad y las medidas de seguridad estarán orientadas hacia la reeducación y reinserción social de las personas presas”

Gehiago Irakurri

EH Bilduko ordezkariek zinegotzi kargua hartu dute Amorebieta-Etxanoko Udalean

2019ko ekainaren 15ean osatu zen Amorebieta-Etxanoko Udala, talde ezberdinetako ordezkarien eta alkatearen kargu-hartzearekin. Udal hauteskundeetan 3.216 boto eskuratuta, EH Bilduk sei zinegotzi izango ditu legealdi berrian: Ander Uriarte, Itxaso Gerediaga, Iñaki Iza, Bego Atxa, Leyre Ugarte eta Gaizka Esparza. Gehiago Irakurri