Zornotzako Udal Gobernuak Gudari kalearen zati bat ibilgailuei itxi die, oposizioko alderdiei, bizilagunei eta dendariei aurrez ezer jakinarazi barik

Zornotzako Udal Gobernuak Gudari kaleko 11. portaletik lehenera doan errepide zatia ibilgailuentzat behin betiko ixtea erabaki du, ezustean eta alde bakarrez; izan ere, neurri hori hartu du oposizioko alderdioi, arlo horretako gaiak lantzen dituzten udal teknikariei eta kale horretako bizilagunei eta dendariei abisatu gabe.

Gehiago Irakurri

PSEk Ainhoa Salteraini eman dio alkatetza, eta eskuinak berriro gobernatuko du Amorebieta-Etxanon

Ainhoa Salterain, EAJko zinegotziekin.

EH Bilduren aurka EAJk, PSEk eta PPk egindako ituna Amorebieta-Etxanon ere aplikatu dute, eta Ander Uriarte alkate izendatzea ezinezkoa izan da, zinegotzi sozialistak Ainhoa Salterain alkategai jeltzalearen alde bozkatu duelako. Horrenbestez, Zornotzan Gobernu aurrerakoi bat osatzeko aukera bertan behera geratu da. Gehiago Irakurri

Ander Uriartek eskua luzatu die PSE-EEri eta Elkarrekin Amorebietari Zornotzan Gobernu aurrerakoia osatzeko

Ander Uriarte EH Bilduren Amorebieta-Etxanoko alkategaia PSE-EEko eta Elkarrekin Amorebietako ordezkariekin batu da asteon, hiru taldeen artean gutxieneko akordio bat adostu eta Gobernu aurrerakoia osatu ahal izateko. Gehiago Irakurri