1,3 milioi euro, 250 metro eskas dituen San Miguel kalearen itxura aldatzeko

Udalak 1.300.000 euro bideratuko ditu San Miguel kalea berrurbanizazio lanetara. 250 metro dituen kalearen itxura aldatzeko, aurtengo aurrekontuaren %5a suposatzen duen kantitatea erabiliko du Udalak. EH Bilduk neurrigabea deritzo obra hau egiteko dirutza hori erabiltzeari, kontuan hartuta herrian badaudela beharrizan askoz nabarmenagoak dituzten zonalde batzuk. Gehiago Irakurri

Erabateko gaitzespena Belatxikieta zeharkatuko duen tentsio altuko lineari

Zornotzako Udalak, EH Bilduren ekimenez eta aho batez, “erabateko gaitzespena” adierazi dio Gueñes eta Itsasoko azpiestazioak lotu nahi dituen eta gure herritik ere igaroko litzatekeen 400 kV-ko argindar linearen proiektuari, horren aurrean “modu aktiboan” jarduteko konpromisoa hartuz. Gehiago Irakurri

Zornotzan errefuxiatuak hartzeko beharrezkoak diren neurriak exijitu dituzte

Zornotzako Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak mozio bat aurkeztu zuen martxoko osoko bilkuran. Siria eta inguruko lurraldeetako guda egoera larrietatik ihesi, Europako errefuxiatu kanpalekuetan milaka pertsona pilatzen ari dira, eta horren harira hainbat konpromezu jaso dituzte adierazpen instituzionalean.

Gehiago Irakurri