Enrique Denis: “Kolpeak etengabeak ziren, nire hilketa simulatu zuten eta nire neska-laguna bortxatuko zutela esan zidaten”

Enri DenisEnrique Denis Gorroño hiru aldiz atxilotu zuten: 1984ko maiatzean eta azaroan eta 1987ko martxoan. Guztira, 7 egunez egon zen inkomunikatuta. ‘Poltsa’ bezalako tortura metodoak jasan zituen, jan barik eta lo egin barik izan zuten eta mendira eraman zuten: bere hilketa simulatu zuten han. “Leihotik behera botako nindutela eta nire neska-laguna atxilotu eta bortxatu egingo zutela mehatxu egin zidaten”, gogoratzen du. Gehiago Irakurri

Ziztada Gune Askea ez ixteko deia egin dute eragile ezberdinek

ZiztadaLuis Urrengoetxea kaleko lokala utzarazteko aginduaren aurrean, Ziztada Gune Askea bezalako proiektu eta toki alternatiboen beharra azpimarratu zuten eragile kultural eta mugimendu sozial ezberdinek. “Ziztada ez itxi!”, aldarrikatu zuten agerraldian. Gehiago Irakurri

EH Bilduren adierazpena, Ziztada Gune Askearen balizko utzaraztearen aurrean

ZiztadaZornotzako EH Bilduk arazoa elkarrizketaren bidez konpontzeko deia egin du, baina bi aldeak – salaketa jarri duen jabea eta Ziztada Gune Askeko asanblada- akordio batera heltzea posible izango ez balitz, erabilerarik gabeko Udalaren lokal bat Ziztada Gune Askeari uzteko proposamena luzatu du.

 

Gehiago Irakurri

Zuhaitzak beste behin

EstiSarriAurreko astean agertu zigun Xabi Gutierrezek Zornotza dela airerik kutsatuena daukan Euskal Herriko herria, eta hari berari tiraka, beste gogoeta pare bat plazaratu nahi nituzke, oraingoan ere, ikuspegi antropozentrikotik gehiegi urrundu gabe. Ezin da ahaztu giza jardueraren ondorioz atmosferara isurtzen diren hainbat eta hainbat partikulek, pertsonon osasunean ez ezik, bestelako animalia eta landaretan ere badutela eragin kaltegarria; zuzenean, zenbait kasutan, edo ez zuzenean, azken 250 urteetako isurketek kliman eragin dituzten aldaketen ondorioz.

Gehiago Irakurri