Pablo eta Txisturen omenez, memoria

Juanjo LegorburuDuela gutxi bi abertzale haundiren hatsa itzali zen betirako. Pablo Irazabal zornotzarra eta Txistu Barrena gorozikarra. Pablo, gerraosteko garai ilunetan abertzaletasunaren aintzaindari. Txistu, hurrengo belaunaldikoa izaki, aurretik jasotakoaren bultzatzaile kartzela pairatzeraino.

Hitzak sarri eskasak geratzen zaizkigu euren ekarpena plazaratzeko eta utzitako hutsunea azaltzeko, batipat edertasuna eta samina kideko direnean gizakion arteko harremanetan. Gehiago Irakurri

Tantorta auzoaren urbanizazioa: Azalera handiko merkatalguneak Zornotzan?

Tantorta auzoa.EH Bilduk Tantorta auzoa eraberritu behar dela babestu du, baina urbanizazioa egiteko Udalak azalera handiko merkataritza-zentro bat ezartzea baldintza bezala jarri izana “xantaia urbanistikoa eta soziala” dela salatu du. Era berean, herriko komertzio txikiak arriskuan jarriko direla ohartarazi du. Gehiago Irakurri

Zaintza partekatua: zer dago aldarrikapen honen atzean?

Bea Ilardia abokatua

Bea Ilardia abokatua

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako guraso bananduen elkarteak, Kidetzak, ekarri zuen eztabaida gurera, gurasoak banatzean eta haurren zaintzaren inguruan ados jartzen ez direnean erabaki judizialak gidatzen dituen legea aldatzea proposatuz. Gehiago Irakurri