Zornotzako Hiri Antolamendurako Planaren aurrean alegazioak abenduaren 31ra arte luzatzea lortu du EH Bilduk

Joan den urriaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran aho batez erabaki zen Amorebieta-Etxanoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurrean alegazioak eta proposamenak aurkezteko epea abenduaren 31ra arte luzatzea. Erabaki horren harira, hainbat gauza argitu nahi ditugu: Gehiago Irakurri

Egi erreala, gezur ofiziala

Estatu espainolak eragindako gehiegikerien zantzu berri bat edo beste hedabideetan agertzen denean, matraila irabiatu, emozioak berriro hartzen gaitu eta oinazea beste behin gorputzeratu egiten zaigu. Lehenengo aldian bezala.

Gehiago Irakurri

EH Bilduren Zornotzako Mahai Politikoak Ander Uriarte proposatu du udal hauteskundeetan zerrendaburu izateko

Ander Uriarte Pujana.

EH Bilduren Zornotzako Mahai Politikoak Ander Uriarte Pujana proposatu du 2023ko udal hauteskundeetan koalizio soberanistaren zerrendaburua izan dadin Amorebieta-Etxanon.

Barne Hauteskundeetako Batzordeak hala erabakita, hautagaiak aurkezteko epea joan den astelehenean, azaroaren 14an, jarri zen martxan, eta azaroaren 27ra arte egongo da irekita. Gehiago Irakurri