Amorebieta-Etxanok ‘501 baietz!’ kanpaina jarri du abian, euskararen alde

501-baietzAmorebieta-Etxanoko udaleko euskara zerbitzuak  ‘501 baietz!’ kanpaina martxan jarri du, zornotzarrei euskararen aldeko konpromisoa eskatzeko asmoz.

Euskaraz jakin zein ez jakin, euskararekiko konpromisoa hartu nahi duenak idatziz adierazi ahalko du. Horretarako Twitter-en hastag bat (#501baietz) eta e-posta helbide bat (501baietz@ametx.net) zabalduko dira nahi duenak konpromisoa helarazi dezan. Udalerrian ere, postontziak jarriko dira konpromisoak bertan uzteko.

Zornotza Telebistatik emitituko den ikusentzunezkoan hainbat konpromisoren adibideak ikusi ahal izango dira, eta hori oinarri hartuta herritarrek euren konpromisoa pentsatu beharko dute.

Kanpaina honen helburua 500 konpromisotik gora lortzea da helburua. Guzti horiek behin jasota, erantzuna jasoko dute, jendeari hartutako konpromisoa gogorarazteko.

Konpromisoak batzeko epea urriaren 26an hasi eta urtea amaitu arte luzatuko da.

Zornotzako hainbat kirolarik eta profesional ezagunek parte hartuko dute kanpaina honetan euren konpromisoa azalduz.