Amorebieta-Etxanon gobernatzeko prest gaude

Amorebieta-Etxanoko Udal Gobernura aldaketa eramatea. Horixe da EH Bilduren helburua datozen udal-hauteskundeetan, eta horixe erantzuten diot kalean gure asmoei buruz galdetzera hurbiltzen zaidan bizilagunari.

Alderdi bera hamarkada luzeetan boterean egon eta gero, aldaketa komenigarria, osasuntsua eta beharrezkoa dela uste dut.

Aldaketa hori gauzatzea posible da. Konbentzituta nago. Lemoan, Igorren, Atxondon, Zaldibarren, Elorrion eta Bermeon egin zuten. Hemen ere egingo dugu.

Sarritan, oposizioan egindako lana ikusezina bada ere, azken urteotan oinarri sendoak jarri ditugu. Herritarrekin batera, datozen lau urteotan garatuko ditugun ideiak eta proiektuak zehaztu ditugu, eta datorren legegintzaldirako goi-mailako taldea osatu dugu. Prest gaude Amorebieta-Etxanon gobernatzeko.