Angel Aldana iheslari politikoa hil da Venezuelan

angelin_aldanaAngel Aldana Barrena (Gorozika, 1949) euskal iheslari politikoa apirilaren 3an hil zen, Venezuelan, urte luzeak herrialde ezberdinetan deportaturik eman ostean. 1985ean Ekuadorrera deportatu zuten, eta han bere bizitzako une gogorrenetako bat pairatu zuen; izan ere, 1986an Espainiako poliziak hara joan ziren, bahitu egin zuten eta hainbat egunez basatiki torturatua izan zen.

Ia 40 urte etxetik kanpo egin behar izan eta gero, gaixotasun larri batek jota hil zen atzo, haren senideek jakinarazi dutenez.