Arratoiak gurago

Azken hilabeteetan ikusten ari gara herritar on batzuk etxebizitzen okupazioen aurka mobilizatzen ari direla.

Kontzentrazioak egiten dituzte okupatutako etxebizitzen aurrean. Okupazio hauek bizitzeko leku baten beharraren ondorio dira, zoritxarrez, batzuek bat, bi edo hiru etxebizitza dituzten bitartean, beste batzuek ez dute ezer.

Euskal Herrian hutsik dauden milaka etxebizitza dauden bitartean, onartu al dezakegu gizarte gisa kalean bizi diren pertsonak egotea edo askoren artean etxebizitza prekarioak partekatzea?
Zergatik egiten da jabetza pribatuaren defentsa hain sutsua ? Jabe, banku eta enpresa batzuek, udal-gobernuen laguntzarekin, nahiago dute beren pisuak erortzea erreformarik egiten ez dutelako, edo beren lokalak arratoiez eta zikinkeriaz betetzea, behar duenari prezio duinean alokatu baino.

Horri buruz zerbait badakigu Zornotzan, non Ziztada Gune Askea lokal okupatua ixtea lortu zuten, eta ordutik itxita dago. Zertarako hustu zuten lokala, bertan ezer egin ez bada? Zorionez, gure herrian gaztetxe berri baten okupazioa ospatzen dugu, Munarri gaztetxea, zorte handia opa diet eta ia proiektu hori aurrera eramatea lortzen duten.

Okupazioen aurka altxatzen diren alderdi politiko eta jendeak zergatik ez dituzte indarrak gastatzen guztiontzat garrantzitsuagoak diren beste gauza batzuetan?

Espekulatzaileak, lukurreriaren bankuak, bizimodu oneko politikariak, zergatik ez dituzue behingoz bakean uzten lokal okupatuak eta gaztetxeak?