Archives Egoitz Euba

Dantza amaigabea

Hautestontzien dantza abiatu da. Zorabio mediatikotik neurrizko ihesean gabiltzanoi ere heldu zitzaigun errolda txartela. Egunero gosaltzen ditugu inkesten datu jarioa komunikabide eta sareetan, datu hotz eta susmagarriak. Talde mediatiko ezberdinek prestatutakoak, Prisa, Cope, EITB, Vocento…. guztiak noski arduratsu eta inpartzialak. Gehiago Irakurri

Si te mandan una carta…

Intsumisioaren aldeko protesta, Iruñeko kartzela zaharrean, 1995ean. Argazkia: Berria

Ze erreztasunarekin heltzen zaigu nagusitasunaren legezko adina. Norberaren asmoak era zabalenean gauzatzeko ezartzen diguten eta ustez lehena eta oraina markatzen digun epe totemikoa. Garai aktibo eta oparoa, guztira edo apurrera ailegatzeko bidea erakusten digun talaia atenporala. Ez dago sorabiatuko gaituen bertigoaren arrastorik, ez eta norberaren bizitza kolpatu dezaketen gutunen beldurrik. Baina egon, egon ziren. Gehiago Irakurri

Ausartak eta askeak

“Bizirik irauteko astintzen ditugu hegoak, bizirik irauteko gara etxetik kanpo, hegoak astinduz irauten dugu herri, nahiz eta herritik kanpo bizi”. Ekhiñe Eizagirre
Bere ile adatsak laztantzean sentitzen ditudanak azaltzeko ahalegin antzuan nabilen honetan, bere eta besteen etorkizuna hasierako bi hitzei loturik joan daitekeen amesten nabil. Hitzak izen bihurtuz, teklak bihurrituz lerroak irakurgaitz egin arte. Barkatu iritzia irrintzi bilakatzeagatik…. Lierni, Itziar, Lorentxa, Idoia, Leire, Eider, Lexuri, Iratxe, Maite, Beatriz, Marta, Izaskun, Alicia, Ana Belen, Irantzu, Itziar, Oihane, Olga, Josune, Agurtzane, Ainhoa, Lola, Josune, Marixol, Ainhoa, Aitziber, Olatz, Idoia, Maite, Maria, Marina, Sara, Alaitz, Iratxe ,Ainhoa, Alaitz, Saioa….

Gehiago Irakurri