Archives Esti Sarrionandia

Haltzadi bat gitxiago, parke bat gehiago

EstiSarriBaliteke, nire antzera, beste nonork be, Gane auzoko frontoi osteko haltzadian erreparatu izana. Aspaldi jo neban begiz, artean zuhaitz txiki batzuk baino ez ziranean ageri, eta pozik jarraitu dot urteetan egin dauan itxura aldaketa; arbola solte batzuk izatetik, baso itxura hartu dauan haltzadi bihurtu arte.

Haltzadi gaztea, beti be, eta holakoetan normala dan moduan, itxia eta iluna; txikia gainera, baina bere txikitasunean altxor handia, ezin da eta imaginatu zelako garrantzia daukien halako guneak ingurumena eta biodibertsitatea zaindu gura badira, eta are gehiago gurea moduko udalerrian.

Gehiago Irakurri

Transgenikoen mamu batzuk

EstiSarrionandiaPropaganda txarra dauke, zalantza barik, transgenikoek; egoera ezezagunek edo gauza barriek, ezagutu barritan, eragiten daben mesfidantzagatik izan daiteke, akaso, baina, geneak gure antojura manipulatzeko teknikak garatu dauazanetik, mamu asko sortu dauz genetikak. Ez dakit, baina, transgenikoen kasuan, transgenikoen euren kontra zuzenean, ala emoten jaken erabileraren kontra dagoen jendea, ez da eta gauza bera; egon naitekeelako, adibidez, gure inguruko Abiadura Handiko Trenaren egungo sarearen kontra, baina, aldi berean, trena gustokoa izan.

Gehiago Irakurri

Egur gehiago, mesedez!

EstiUdabarri bete-betean gagoz, eta giroari erreparatuta antzik hartzen ez badautsagu be, basoak hasi dira berbizten: arbolak hostoak botatzen, baso azpiko landareak loratzen eta txoriak be kantariago dabiltza, kukua, bateren batzuk, behintzat, entzun ez badogu be. Pagadietan be ageri-agerikoa da aldaketa hori, eta atzoko mendi-bueltan ikaragarri disfrutatu baneban be, begientzako luxua da-eta halako basoetatik ibiltzea, batez be, baso azpiko landareak oraintxe hasi direlako loratzen, hainbestetan entzun/esan izan dogun “ez gagoz guztiak” leloa etorri jatan burura.

Gehiago Irakurri

Espezieak eta gu

EstiPanda hartza edo baleak salbatzea guztion erantzukizuna dala inork ez leuke zalantzan jarriko helburua biodibertsitatearen krisiari aurre egitea bada, eta are gehiago gure planeta santu honetatik urtero milaka espezie desagertzen direla jakinda.

Saiak edo putreak hegoak astindu eta herri gainean, zientoka ez, baina multzo handietan bueltaka ikusteak, ordea, bat baino gehiago ikaratu dau gure inguruan. Ikaratu ez ezik, gauzak txarto egiten ei garen susmoa ere badaukie batzuk, ez da eta herri gaineko zerua saientzako lekua, Bizkaiko lurrak otsoarentzat ez diren moduan.

Gehiago Irakurri

Natural-naturala!

EstiEz dago produktu naturala, biologikoa edo organikoa kontsumitzea modukorik gure osasunaz eta ingurumenaz arduratzen garela erakusteko! Eta osagai naturalak daukazala esatea ez da, ez, erreklamo makala! Ez, ez dodaz biologikoa edo organikoa eta naturala kontzeptuak nahastu gura, baina hainbestetan ikusi dodaz batera, bereizezinak dirala uste dodala batzuetan, baina gaurkoan naturalera mugatuko naz bakarrik. Gehiago Irakurri