Agian Aste Santua ez da fede kontuez jarduteko sasoirik egokiena, batez ere fedebako bat bada ari dena, baina, egia esan, oraingo Aste Santua ez da lehengoa lakoa. Telebista piztu eta Ben Hur eta antzekoak edo meza besterik ikusten ez genuenekoa; mahairatu eta okela zantzurik ere ez; tabernak ere ixten zirenekoa. Sinestedunek eurek ere bestela bizi dute egun Aste Santua. Gehiago Irakurri