Archives Info EH Bildu

Zornotzako Udal Gobernuak autoritarismoaren aldeko hautua egin du eta adierazpen askatasuna urratzen ari da muralak ezabatuz

Saioa Agirreren alde Zornotzako Talde Feministak egindako murala.

Joan den udan Martz grafitigile zornotzarrari 2.300 euroko isuna jarri zioten eta bere obra guztiak kendu zituzten herriko kaleetatik. Ondoren, Guardia Zibilak Saioa Agirreri egindako torturak eta sexu-erasoak salatzeko Talde Feministak margotutako murala ezabatu zuten. Gehiago Irakurri

Beste autobide elektriko baten mehatxua Amorebieta-Etxanon

Amorebieta-Etxano izango omen da goi-tentsioko linea elektrikoen dentsitate handiena duen Euskal Herriko udalerria. 22,3 km soilik oso goi-tentsioko linea (Gatika- Itsaso 400 kV eta Abadino-Basauri 220 kV) eta goi-tentsiokoetan, Belatxikietako magalean eraikitzen ari diren 400 kV-ko Gueñes-Itsaso linea elektrikoa kontuan hartu gabe. Gehiago Irakurri

Euskararen erabilera sustatu beharra dago eta horrek urrats berriak eskatzen ditu

Egia da, euskaltzale eta ekintzaile askoren ahaleginak ez direla alferrikakoak izan eta euskara orain dela 50 urte baino hobeto dagoela, askoz hobeto baina ez aski. Egia da ere, azken urteotan lortu dugula Euskal Herriko lurralde guztietan aurrera urrats esanguratsuak egitea. Gehiago Irakurri

Amorebieta-Etxanoko Forjas Jauregiaren eraispenaren harira, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos-IUren adierazpena

Zornotzako EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk batera salatu dugu Forjas Jauregiaren eraistea. Joan den urriaren 14an egin genuen agerraldi publikoa, bi koalizioetako Batzar Nagusietako ordezkariak ondoan genituela. Behean duzue adierazpena oso-osorik. Gehiago Irakurri

Forjas Jauregiaren eraisketa ekidin zitekeen, baina EAJren eta PSEren Udal Gobernuak ez du nahi izan

EAJren eta PSEren Udal Gobernuak Forjas Jauregiaren eraispena gelditzeko aukerak eta tresna legalak eskura izan ditu, baina ez ditu erabili. Nahiago izan du eraikin historiko hori behera botatzea, ondare historiko izendatu eta Amorebieta-Etxanoko herritarren eskura jarri beharrean. Gehiago Irakurri