Archives Info EH Bildu

Herrigunetik Larrea auzora bidegorria egingo du Udalak, EH Bilduren ekimenez

2016an eskatu zion EH Bilduk Amorebieta-Etxanoko Udalari Larrea auzoan bidegorria eraikitzeko aukera azter zezala eta, egingarria zela frogatuko balitz, proiektua gauzatzeko aurrekontu bat onar zezala. Horrez gain, Amorebieta-Etxano Durangaldeko Bidegorri Sarean sartzea adostu dugu udaletxean ordezkaritza dugun alderdi guztiok. Gehiago Irakurri

Udal-gobernuak aurrekontuak erabakitzeko abian jarritako prozesu parte-hartzaileak hainbat gabezia ditu

EH Bilduk beti defendatu ditu aurrekontu parte-hartzaileak, herritarren borondatea islatzeko beste modu bat delako, lau urtean behin egiten diren hauteskundeetatik haratago.

Dena den, EAJren udal-gobernuak abian jarri duen prozesu parte-hartzailearen gabeziak eta arriskuak azaleratzea ezinbestekoa da. Gehiago Irakurri

Zornotza, dabilen herria

2018ko martxoaren 8ko mobilizazio feminista.

Azken hilabeteotan eremu desberdinetan mobilizazio jendetsuak izan ditugu herrian: pentsiodunenak, mugimendu feministarenak, Gure Esku Dagoren giza katea, Altsasuko gazteen kontrako zigorraren aurkakoa… Herria bizi-bizi dago. Gehiago Irakurri

Página 11 de 41« Primera...910111213...203040...Última »