Archives Info EH Bildu

Urgozo Kiroldegiaren proiektuak gabeziak ditu, eta urte gutxitan txiki geratzeko arriskua dago

EH Bilduk Amorebieta-Etxanon kiroldegi berri bat eraikitzea babesten du. Baina Urgozo Kiroldegiaren proiektua landu aurretik, ikerketa bat egitea ezinbestekotzat jotzen dugu, kirolaren alorrean herrian ditugun gabeziak eta herritarren beharrizanak zeintzuk diren identifikatu eta fundamentuzko egitasmo bat gauzatzeko. Gehiago Irakurri

Herritarrekin batera landuko dugu udal-hauteskundeetarako programa

2019an, erronka handia izango du EH Bilduk: maiatzeko udal-hauteskundeetan aldaketa gauzatzea Amorebieta-Etxanoko Udal Gobernuan.

Gure alkategai Ander Uriartek esan zuen moduan, egitura prest daukagu, helburua argi dugu eta bidea markatuta dago: lana, lana eta lana. Ez dago besterik.

Gehiago Irakurri

Ander Uriarte, Amorebieta-Etxanoko herritar guztien alkate izateko prest

Ander Uriarte Pujanak ilusioz, gogotsu eta indartsu ekin dio Amorebieta-Etxanoko alkate izateko erronkari. Gazte-gaztetan hasi zen herri-mugimenduetan parte hartzen eta egun ere berdin segitzen du: kalean, zornotzarren ondoan, ekimenak antolatzen edo laguntza eskatzen dion orori eskua luzatzen. Beti lanean eta beti irribarre batekin. Edo berak esaten duen moduan: “beti herrigintzan”. Gehiago Irakurri

“Datorren legegintzaldirako egongo den lantaldea goi mailakoa izango da, udal gobernua edozein momentutan hartzeko prest”

Maiatzeko udal hauteskundeetarako atzerako kontaketa bete-betean, EH Bilduren Zornotzako alkategai izango den Ander Uriarte Pujanarekin hitz egin nahi izan dugu,bere izendapenera eraman duen prozesuaz, koalizioaren ibilbideaz eta beste hainbat konturi buruz. 

 

Gehiago Irakurri