Archives Info EH Bildu

Europako Parlamenturako zerrendaburua hautatzeko bozketa, hilaren 23tik 25era

Hilaren 23tik 25era, ostiraletik igandera, EH Bilduren barne erroldan izena eman duen orok eman ahal izango du Europako Parlamenturako koalizioaren zerrendaburua aukeratzeko botoa. Josu Juaristi eta Lorena Lopez de Lacalle dira hautagaiak. Larunbatean Far-Farren modu presentzialean parte hartzeko aukera izango da. Gehiago Irakurri

Zornotzako emakume gazte bati sexu-erasoa egin diote Bilbon

Herriko Plazan egindako bilkura. Argazkia: Zornotzako Talde Feminista

Biktimak salaketa jarri zuen eta erasotzailea atxilotuta dago. Udalak nahiz Talde Feministak deituta, bilkura jendetsuak egin dira herrian gertatutakoa salatzeko eta emakumeari babesa emateko. Gehiago Irakurri

Garazi Biteri: “Astiro-astiro Estatuko hitzarmenak inposatzen ari dira eta horrek bertako langileen baldintzak okerrera egitea ekarriko du”

Langileek Zornotzako Aludium enpresan egindako elkarretaratze bat. Argazkia: LAB

Solasaldi luzea eta zabala izan dugu Garazi Biteri Durangaldeko LABeko arduradunarekin. Hainbat gai jorratu ditugu: lan-istripuen gorakada nabarmena, lan-hitzarmenen estatalizazio prozesua, emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala, pentsio duinak, ELA eta LAB sindikatuen arteko aliantza estrategikoa edo Osakidetzako oposaketetan izandako irregulartasunak. Gehiago Irakurri