Archives Info EH Bildu

Urbanizatu eta lau hilabetera, berriro altxatu dute San Miguel kalearen zati bat

Makina bat San Miguel kaleko espaloi berria apurtzen.

San Miguel kalearen urbanizazioa martxoan amaitu zuten, sei hilabeteko lanen ostean. Obra horrek dendari, ostalari eta bizilagunen hainbat kexa eragin zituen. Bada, abuztu hasieran berriro altxatu zuten San Miguel kaleko espaloia. Gehiago Irakurri

Herrigunetik Larrea auzora bidegorria egingo du Udalak, EH Bilduren ekimenez

2016an eskatu zion EH Bilduk Amorebieta-Etxanoko Udalari Larrea auzoan bidegorria eraikitzeko aukera azter zezala eta, egingarria zela frogatuko balitz, proiektua gauzatzeko aurrekontu bat onar zezala. Horrez gain, Amorebieta-Etxano Durangaldeko Bidegorri Sarean sartzea adostu dugu udaletxean ordezkaritza dugun alderdi guztiok. Gehiago Irakurri

Udal-gobernuak aurrekontuak erabakitzeko abian jarritako prozesu parte-hartzaileak hainbat gabezia ditu

EH Bilduk beti defendatu ditu aurrekontu parte-hartzaileak, herritarren borondatea islatzeko beste modu bat delako, lau urtean behin egiten diren hauteskundeetatik haratago.

Dena den, EAJren udal-gobernuak abian jarri duen prozesu parte-hartzailearen gabeziak eta arriskuak azaleratzea ezinbestekoa da. Gehiago Irakurri