Archives Info EH Bildu

Eneko Aldana: “Herri Elkargoaren formatuak ez die Ipar Euskal Herriaren beharrei erantzuten, beste maila batera pasa behar gara”

Euskal Elkargoa martxan jarri zenetik lehen urtemuga beteta, ibilbidearen inguruko irakurketa egin digu Ziburun EH Baiko zinegotzia den Eneko Aldanak, ekarri zituen onurak aipatuz, baina baita dituen gabezia eta mugen gainean fokua jarriz. Horrez gain, Macronen presidentziako aurreneko hilabeteak, AHT edota presoen afera ere izan ditugu mintzagai. Gehiago Irakurri

Emakumeek Zornotzako kaleak hartu dituzte euren aldarrikapenak mundura zabaltzeko

Jendetza bildu da Urgozoko kontzentrazioan. Argazkia: Zornotzako Talde Feminista

Ehunka emakume batu dira Urgozo iturriaren parean egin den elkarretaratzean. EH Bilduko emakume zinegotziek ere planto egin dute eta Mugimendu Feministak herrian deitutako mobilizazioetan izan dira. Gehiago Irakurri

Saturnino Frutos: “Pistola bat jarri zidaten eskuan eta ‘abestu’ ezean nire hatz-markekin epaileari emango ziotela esan zidaten”

Saturnino Frutos zornotzarra Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu zuen 1984ko maiatzean. Hainbat egunez inkomunikatuta egon zen La Salven, Burgosen eta Madrilen. Carabancheletik igaro ostean aske geratu zen.

Hauxe da bere testigantza: Gehiago Irakurri

Jose Parra: “Beste zornotzar batzuk nola torturatzen zituzten ikustera behartu gintuzten; oso gogorra izan zen”

Jose Parra Gonzalez zornotzarra 1984ko maiatzean atxilotu zuen Guardia Zibilak. Torturatu egin zuten. Zortzi egunez egon zen inkomunikatuta, La Salve, Burgos eta Madrilgo kuarteletan eta Carabancheleko espetxean. Gehiago Irakurri

Juan Luis Areitio: “Kuarteletik pasa ostean, mendira eraman ninduten eta bertan kolpeek eta sufrimenduak jarraitu zuten”

1984ko maiatzean, astebeteko tartean, atxilotu eta torturatu zuten Poliziak eta Guardia Zibilak Juan Luis Areitio Gerediaga zornotzarra. Indautxu eta La Salveko kuarteletan inkomunikatuta egun batzuk igaro ostean, kargu gabe aske utzi zuten.

Gehiago Irakurri