Archives Info EH Bildu

Niko Moreno: «EH Bilduren jarrera argia da: moratoria bat planteatu AHTren gaineko benetako eztabaida egin ahal izateko»

Abiadura Handiko Trenaren proiektuak herritarren artean kezka eragiten du, besteak beste, ekonomikoki edo ingurumenari begira izango dituen ondorioengatik. Proiektua zertan den eta honen inguruan EH Bilduk egiten duen irakurketaren inguruan mintzatu gara Niko Morenorekin.  Gehiago Irakurri

EH Bilduk jai-eredu berria eztabaidatzeko dokumentua landu du

Amorebieta-Etxanoko jaiak aldatzea eta berpiztea ahalbidetuko duen eztabaida bultzatzeko asmoz egindako txostena da. Jai-eredu berriak kontuan izan beharko lituzkeen oinarriak biltzen ditu eta egutegia aldatzeko edo txosnak eta eszenatokiak kokatzeko aukera ezberdinak proposatzen ditu, besteak beste.

Ez da dokumentu itxi bat. Gainerako udal-taldeen, gizarte eragileen eta herritarren ekarpenak jasotzeko landu den txostena da.   Gehiago Irakurri

Jaiei buruzko galdeketan alkateak hartutako jarrera «partidista eta elektoralistak» kezka eragin du

Jai ereduari buruzko galdeketarekin batera alkateak etxerik etxe banatutako gutunaren ukitu «partidista eta elektoralista» salatu du EH Bilduk, inkesta babestu duten gainontzeko alderdiekin kontsultatu gabe egin izana «errespetu falta handia» dela iritzita. Gehiago Irakurri

Aitaren Eguna iragartzeko kartela erretiratu edo ordezkatzeko eskatu du EH Bilduk

Aitaren Eguna dela eta, Dendariak elkarteak argitaratu duen kartelaren harira, Zornotzako EH Bildu Udal Taldeak hainbat ezadostasun jakitera eman ditu. Kartela ez egokitzat jo du, aitatasuna asialdiarekin lotzen delako eta, ondorioz, irudi hori erretiratzeko edo egokiagoa den batengatik ordezkatzeko eskatu du.

Gehiago Irakurri