Archives Info EH Bildu

EH Bilduk 2.550 boto lortu ditu Zornotzan eta 18 eserleku Gasteizen

taldea_kartelaHauteskunde gauean Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuetan akatsak izan ziren eta EH Bilduk hainbat herritan inpugnazioak jarri zituen, tartean Zornotzan; izan ere, gure herrian koalizio soberanistak 2.487 boto lortu zituela esan zuten, baina 2.550 eskuratu zituen.

Akats hori beste herri batzuetan ere gertatu zen eta, azkenean, Bizkaian EH Bilduk eta EAJk lehian zuten azken eserlekua koalizio soberanistarentzat izan da. Honek guztiak eragina izan du Eusko Legebiltzarreko eserlekuen banaketan: EAJk parlamentari bat gutxiago izango du (28) eta EH Bilduk bat gehiago (18).

Gehiago Irakurri

Heriotzarekin mehatxu egin dio Guardia Zibilak Iñigo Akaiturri zornotzarrari

akaiturri-bergara

Iñigo Akaiturri Bergaran egindako agerraldian. Argazkia: goiena.eus

Guardia Zibilak kontrol batean, Elorrion, gelditu zuen Iñigo Akaiturri zornotzarra. Preso ohia zela jakin zutenean, Land Roverren atzera joateko agindu zioten eta guardia zibiletako batek buruan tiro egingo ziola eta zulo batean lurperatuko zuela esan zion. Akaiturrik Guardia Zibilaren kontrako salaketa jarri du epaitegian. Gehiago Irakurri

EH Bilduk 2.487 boto eskuratu ditu Zornotzan

euskerazEuskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetan 2.487 boto lortu ditu EH Bilduk Amorebieta-Etxanon. EAJ izan da alderdi bozkatuena, 4.252 boto eskuratuta; Elkarrekin Podemosek 1.308 boto izan ditu, PSE-EEk 797 boto, PPk 324, Ciudadanosek 93, PACMAk 61 eta Ganemos: Si se puedek 37 . Parte-hartzea % 66,47koa izan da.

Gehiago Irakurri

Anbulatorio berria: 9 urteko atzerapenarekin eta Osakidetzari 2 milioi euroko eraikin bat egitearen truke

p1000282Iraila hasieran, hauteskundeen testuinguruan, ireki zuten Amorebieta-Etxanoko Osasun Zentro berria, eta EAJ harro agertu zen zornotzarren aurrean: “Esaten duguna egiten dugu”. Baina egiten duten guztia ez dute esaten eta zornotzarrek anbulatorio berriaren proiektuaren xehetasunak ezagutu behar dituzte. Gehiago Irakurri

14.900 euro baino gehiago gastatu ditu Udalak San Juan kaleko farola bikoitz bakoitzean

p1000108Amorebieta-Etxanoko Udalak 14.900 euro baino gehiago gastatu ditu berrurbanizatu berri dagoen San Juan kaleko zati batean jarritako farola bikoitzetako bakoitzean. 34 farola bikoitz jartzearen salneurria 506.600 eurotik gorakoa da. Bazeuden, noski, alternatiba askoz merkeagoak. Gehiago Irakurri