Archives Info EH Bildu

LABeko ordezkari bati eraso egin diote Zornotzako Arrain Logic enpresan

Kontzentrazioa-arrain-logic-jazarpena

Durangoko Auzitegian egindako elkarretaratzea. Argazkia: LAB

Langile batek eraso egin dio LABek Zornotzako Arrain Logic enpresan duen ordezkari sindikalari. Gertakariak urtarrilaren 21ean jazo ziren, gaueko txandan. Jokin Delgado langileen ordezkariak eta Ieray Solaguren lankideak eztabaida gogorra izan zuten eta azken horrek paparrean jo egin zion.

Gehiago Irakurri

EH Bilduk hausnarketa prozesua hasi du, herrietan eta auzoetan

ehbildu-batzarrakHauteskunde orokorretako emaitza txarren ondotik, EH Bilduk barne hausnarketa prozesua hasi du eta horretarako herri batzarrak egiten ari da Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan.

Zornotzan urtarrilaren 26an izango da bilera irekia, Zelaieta Zentroan. Hauteskundeetako emaitzen balantzea egingo da eta datozen erronkak eta eginkizun berriak zehaztuko dira.

EH Bilduk batzarraren garrantzia azpimarratu eta bertan parte hartzeko deia luzatu du.

“Herritar guztientzako Euskal Estatua sortu behar dugu eta horretarako independentismoak abertzaletasunetik harago joan behar du”

P1000043Txutxi Ariznabarreta Independentistak Sareko bozeramailearen esanetan, “abertzaleentzako eta ez-abertzaleentzako Euskal Estatu independentea sortu behar dugu, eta horretarako, balore identitarioak edo eskubide historikoak alboratu gabe, balore unibertsalak (demokrazia, justizia soziala, aberastasunaren banaketa, ongizatea..) gehitu behar dizkiogu independentziaren proiektuari”. Gehiago Irakurri

Txartel bakarra Ametx erakundearen zerbitzuak baliatzeko

tarjeta bakarraaAmetx erakundeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 2016arekin batera, berrikuntza izango da Amorebieta-Etxanoko Udalak kultura, kirola eta euskara kudeatzeko duen Ametx erakunde autonomoaren zerbitzuak baliatzeko txartelen erabileran, izan ere, txartel bakarra izan ahalko dute erabiltzaileek horren beharra duten zerbitzu guztietan, hau da, udal kiroldegietan, Zornotza Aretoan, udal liburutegian eta ume eta gazte zerbitzuetan.

Gehiago Irakurri