Archives Info EH Bildu

Zaintza eredu komunitario berria proposatu du Zornotzako EH Bilduk

Zaintza eremu pribatutik, norbanakoaren erantzukizunetik, komunitariora igarotzeko egitasmoak ditu helburu EH Bilduk. Horregatik, “pertsona ardatz izango duen eredu komunitarioa” proposatu du datozen hauteskundeei begira, “zaintza beharrizanak dituzten pertsonentzat komunitate eskaintzak eratuko dituena”. Gehiago Irakurri

Zornotzako EAJk gure ekimen politikoak bereak bailiran aurkezten dituela salatzen dugu EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Amorebietak

Ainhoa Salterain eta Anartz Gandiaga Zelaieta parkean.

Zornotzako  EAJk gure ekimen politikoak bereak balira bezala aurkezten dituela salatu nahi dugu EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Amorebietak. Gainera, bere propaganda politikorako erabiltzen ditu Udaletxean lizitatutako proiektuen argazkiak eta infografiak. Gehiago Irakurri

EH Bildu Zornotzak bat egiten du Larrea Herri Ikastetxeak, bertako IGEak, Andramari Ikastolak eta Larrea auzoko bizilagunek HAPOri aurkeztutako alegazioekin

Larrea Eskolako IGEak, Larrea Herri Ikastetxeak, Andramari Ikastolak eta Larrea auzoko herritar ugarik alegazioak aurkeztu dizkiote HAPOri, Larrea eta Boroa arteko bide-lotura dela eta. EH Bildu Zornotzak babesa adierazi die alegazioei. Gehiago Irakurri

“Herritar guztien ongizatea ipar” duen hautagai taldea aurkeztu du Zornotzako EH Bilduk

Ander Uriarte Pujana zinegotzia buru duen hautagaitza aurkeztu du EH Bilduk Zornotzako Udal Hauteskundeetarako. “Herritar guztien ongizatea ipar” du hautagai taldeak, eta “Amorebieta-Etxano hobe baten” mesedetan lan egiteko konpromisoa agertu dute.

Gehiago Irakurri