Archives Juanjo Legorburu

2019 arrazoi legearen gaindi

Urtea martxan jarri den unetik, egitasmo berriak ere modu berean azaltzen doaz eguneroko geruza deitzen dugun errealitatean. Honako hau duela gutxi aurkeztutakoa da, hain zuzen Gure Esku Dagok plazaratutakoa, giza kate erraldoi batez mintzo zaiguna da “2019 arrazoi elkarri eskua emateko” izenpean. Erabakitzeko eskubidearen lasterketan beste maratoi bat, euskaldunok dugun nahia egikaritu aldera eta gerora lege bilakatu behar duguna.

Gehiago Irakurri

Indarkeria matxista eta darabilgun lengoaia

Gizartearen hein handi batek pentsa dezake indarkeria matxistaren arazoa nolabait bideratuta egon daitekeela, baina eguneroko errealitateak diosku ezezko borobil bat.  Hainbat arlo jorratzen dira, horien artean esparru teorikoa eta analisiak biderkatzen doaz baina, finean eta modu sakon batean, ulertzeke gaude zergatik ematen den gaitza.

Gehiago Irakurri

Euskal kulturaren transmisioa krisian?

Inoiz baino medio eta hedabide gehiago dauzkagun honetan, inoiz baino gutxiago irakurtzen da eta, hein batean, irakurri ezean transmisio atal bat galtzen da. Iraganaren balioa maitatzea ezinbestekoa baita oraina interpretatu eta ulertzeko, zaletasuna eta premia uztartu aldera.

Zeren eta Historia ulertzeak ezin du besterik esan nahi geure buruak ulertzea baino. Iraganaz jabetzeak norbere burua harekiko zordun jakitea esanahi du. Herri bat batez ere bere Historia eta bere Utopia da, baina ez hori bakarrik, pertsona edo nortasun gisa ulertzen dugun dena da.

Gehiago Irakurri

Txomin Iturbe Abasolo: Belaunaldi oso bateko liderra. Memoria

Duela hogeita hamar urte joan zitzaigun euskaldun osoa zena, iraultzaile handia, bere berezko buruzagi dohaina eta ahala zuena, gure Txomin maitatua. Agian, ondorengo belaunaldiek ez dute Txomin Iturbe Abasoloren berririk, baina gure historia liburuetan letra handiz agertu behar dena.

Gehiago Irakurri

EAJren errotonda

Juanjo LegorburuPolitikagintzan, ezberdinen arteko adostasuna, pragmatikoa izateaz gain, osasungarria ere bada egitekoa aurrera atera ahal izateko, baina egin behar dan horrek egiturak ukitzea dakarrenean, hots: Estatu egiturak aldatzea bestelako zera bat egituratzeko, orduan komeriak hasten dira… Eta amaiera zein izango den asmatzea ez da izaten horren zaila. Gehiago Irakurri