Duela 40 urte ihesean iritsi ziren Aljeriara, Tindufeko basamortura, euren lurraldea Marokok okupatu baitzuen Espainiar estatuaren utzikeria medio. Haien erroak basamortuan sustraituak dira, beduinoak baitziren sahararren arbasoak, beraz, desertuko lur eremu amaigabea ez zitzaien arrotz.