Archives Juanlu Artabe

Bizkargiko Santikurtzeak gure uda hasierako jai naturala

JuanluInon irakurria daukat, uda, Euskal Herriko txoko honetan, maiatzeko Santikurtze egunean hasi eta iraileko Santikurtze egunean amaitu egiten dala. Ideia honeri eutsiz, tradizinoz heldu jaku zornotzarroi Bizkargiko tontorrera santikurtzeetan igoteko ohitura, oztopoak oztopo, inon diran traba guztiak gaindituz.

Gehiago Irakurri

Instituzio eta herritarren arteko alkarlanean sakondu behar da urrats handiagoak emoteko

JuanluDeigarria da Zornotzako Udaletik euskararen aldeko kanpainak egiten dabezala, Udala bera danean egundoko gabeziak daukazana. Esate baterako, Nafarroako Zentroaren azpiko aparkalekura doan igogailuaren ahotsa, espainolez, edo Udaletik jatorkun uraren faktura, edota Hirigintzaren plangintza barria egiteko kultur alkarteei bialdutako idatziak… Herritarroi eskatu jaku konpromiso batzuk hartzea, baina, Udalak non ditu bere konpromisoak? 

Gehiago Irakurri

Karmenak

JuanluIazko Karmenetan sentsazio eskasak izan genduzan batek baino gehiagok eta badirudi mugimendu interesgarri batzuk be izan dirala harrezkero proposamenak lantzeko. Normalean, gozamenerako izan beharko litzakezan jaiak arazo eta kezka iturri bihurtu ez ete diralakoan nago. Horregaitik, ez lokartzeko eta proposamenak zehazten joateko ordua dala iruditzen jat. Beraz, hasitako lanei jarraipena emotea animatu gura neuskizue.

 

Gehiago Irakurri

Hausnarketa eta biharamun egunak

JuanluMaiatz hau benetan emankorra. Gure inguruan Bizkargiko Santikurtzetako jaia, aurten maiatzaren 3a, Gernikalde, Zornotzalde, Txorierri eta hurrinago be bizi diran euskaldunen topaleku bikaina izan da eta bertan gudariak oroitzeaz ganera, mugimendu sozialek euren lekua izan dabe aurtengoan be, bigarren urtez ‘Gure Esku Dago’ren eskutik. Gehiago Irakurri