Bart

Bart gauean, malko batek irrist egin zidan masailetik behera.

Izan zitekeen pelikula atsegin bat ikusi berri nuelako, barrez lehertzen nenbilelako edo albistegien gordinak malkotan utzi ninduelako. Izan zitekeen abesti zoragarri batekin emozionatu nintzelako, edo txikitako oroitzapenei begira nengoelako. Izan zitekeen, baina ez. Emakume batek prime timen bere istorioa kontatzen zuelako egin nuen negar, bere kalbarioa eta egia.

Urrutiegi joan eta denboran atzera gehiegi egin gabe zenbat horrelako izan ditugun inguruan, zenbat ditugun gurean. Beldurrak, baina batez ere erruak, zenbat ahots isilarazi dituen gaurdaino eta oraindik zenbat mututzen gaituen. Izan ere, halakoak beti gertatzen zaizkio auzokoari, urrunekoari.

Bai, bart gauean, malko garratz batek irrist egin zidan masailetik behera.