Belatxikieta herriko taberna zabalik mantentzea exijitu dute 200 bat zornotzarrek

manifestazioa-libre230 urteko ibilbidea duen Belatxikieta herriko tabernaren ixteko prozesua noiz gauzatuko duten oraingoz ez dago argi. “Bihar bertan edo urtebete barru itxi dezakete”, ohartarazi dute mobilizazioaren antolatzaileek. Uztailaren 11rako Libre Eguna antolatuko dute Zornotzan.

200 bat lagun atera dira kalera Zornotzako Belatxikieta herriko taberna ez ixteko exijituz. Duela astebete inguru berretsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak ehundik gora herriko baino gehiago konfiskatzeko epaia. Estatuak aipatu tabernak  itxi eta enkantean jarriko ditu.

kontzentrazioa-libre2Herriko tabernak noiz itxiko dituzten argi ez dagoela jakinarazi dute gaurko manifestazioaren bukaeran. “Bihar bertan edo urtebete barru itxi dezakete”, ohartarazi dute.

Belatxikieta herriko tabernak bere 30 urteko ibilbidean “hainbat langile eta lan-talde” hartu dituela gogoratu dute, baina bereziki “herritarrak” biltzeko tokia izan dela eta, ondorioz, “herritarren taberna” dela azpimarratu dute.

Amaitzeko, datorren uztailaren 11an Libre Eguna antolatuko dutela iragarri dute eta ekimen hori aurrera eramateko sortu diren taldeetan parte hartzeko gonbita luzatu diete zornotzarrei.

manifestazioa-libre