Belatxikieta herriko tabernaren alde eta Gorenaren ebazpenaren kontra

herriko-tabernaAuzitegi Nazional espainolak emandako epaia berretsi du Gorenak eta 107 herriko taberna ixteko agindua eman du, tartean Zornotzako Belatxikieta. Hori dela-eta, herriko tabernen alde elkarretaratzea burutu dute hamarka lagunek Erreferendum plazan. 

Hamarka lagunek elkarretaratzea egin dute ostegun honetan, hilak 18, Auzitegi Goren espainolako “herriko tabernen” auzia izenez ezagutu izan denaren inguruan kaleratutako ebazpena salatzeko.

Hain zuzen, Rufi Etxeberria, Joseba Permach, Joseba Alvarez, Karmelo Landa eta Juan Kruz Aldasoro ezker abertzaleko kideei ezarritako zigorra murriztu du Gorenak, baina 100dik gora herriko taberna itxi eta “Estatuaren alde” enkantean saltzeko agindua eman du. Zornotzako Belatxikieta herriko taberna da erabaki honek kaltetuetako bat.

Elkarretaratzean jakinarazi dute abokatuak epaia aztertzen ari direla hurrengo pausuak erabakitzeko, eta deia egin dute datozen egunotan egon daitezkeen mobilizazioetan parte hartzeko.

20150618_201135