Belatxikietan eraikiko duten goi tentsioko lineari buruz kontatzen ez dutena

Azpiegitura erraldoi horren helburua ez da tokiko elektrizitate-beharrizanak asetzea. Espainiako Estatuak energiaren esportazioan topatu du negozioa, eta energia hori ekoizteko lurraldea linea elektrikoz josi behar du.

 

Red Electrica de España S.A. konpainiak, Espainiako Gobernuaren Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eskutik, 400.000 voltioko eta zirkuitu bikoitzeko goi tentsioko linea bat ezarri nahi du, Bizkaiko Quadrako azpiestaziotik Gipuzkoako Itsaso udalerrira arte.

Zertarako? Azpiegitura honen helburua ez da herrialdeko edo tokiko elektrizitate-beharrizanak asetzea, baizik eta Espainiar estatuak duen gehiegizko energia produkzioa esportatzea.

Klima aldaketaren aurkako politikak, kontsumo energetikoaren murrizketa eta efizientzian oinarritzen diren bitartean, Espainiar estatuak energiaren salmentan aurkitu du negozioa eta horretarako lurraldea linea elektrikoz josi behar du.

73,5 kilometroko luzera izango dituen autopista elektriko honek, Bizkaia, Gipuzkoako eta Arabako hainbat udalerri zeharkatuko ditu, besteak beste, Igorre, Lemoa eta Zornotza.

70-80 metro altuerako (Bilboko BBVAren dorrearen altuera hain zuzen) 132 torreta aurreikusten dira.

Goi-tentsioko lineek sortzen dituzten uhin elektromagnetikoek eragin zuzena izaten dute kaltetutako herrietan agertzen diren hainbait minbizi-motarekin.

Linearen azpian 30-50 metro zabalerako korridorea utzi beharko da, horretarako ehunka hektarea baso moztu beharko dituztelarik.

Aramotz mendilerroa eta Belatxikieta bera ez dira libratuko txikizio honetaz. Gainera, Aramotzen Saizuriaren eremu babestu bat zeharkatuko du, habitzeen bideragarritasuna guztiz baldintzatuz.

Eredu energetiko propio baten alde egiten dugulako, gure osasunak kezkatzen gaituelako, eta gure ingurune naturala babestu behar dugulako, GOI TENTSIOKO LINEA ELEKTRIKORIK EZ, EZ BELATXIKITAN EZ INON!


ITURRIA: Gueñes-Itsaso autopista elektrikoaren kontrako koordinadora