Betarraganeko babes ofizialeko etxebizitzen prezioak gehiegizkoak dira

Merkatuko etxebizitza garestiak erosteko edo alokatzeko sarbiderik ez duten herritarrei etxe bat izateko aukera ahalbidetzeko asmoarekin sortu ziren babes ofizialeko etxebizitzak. Hori da teoria, baina prezioak ikusita errealitatea beste bat da, tamalez.

Betarraganen eraiki diren etxebizitzen prezioak: bi logelakoak, 160.000 euro; eta hiru logela baditu, 180.000 euro.

Izena emateko eskatzen diren diru-sarrerak: 12.000-39.000 euro artekoak. Urte t’erdi baino lehen egin beharreko kapital ordainketak: etxebizitzaren % 20 (gehi BEZa) eta erantsien % 40 (gehi BEZa), 40.000 euro inguru hiru logeladun batentzat.

Kontutan izan behar dugu Etxebiden izena emanda duten herritarren % 90ak 25.000 euro baino gutxiagoko diru sarrerak dituela.

Hortaz, datu horiek erakusten dute Betarraganen eraiki diren babes ofizialeko etxeekin ez zaiola etxebizitzaren arazoari konponbiderik ematen.

Gauzak horrela, EAJren Udal Gobernuari eskatzen diogu arduraz hel diezaiola etxebizitzaren arazoari, neurri eraginkorrak hartuz eta hitzetatik ekintzetara pasatuz.

Herritarren beharrizanei erantzuteko eta pobreziari aurre egiteko, EH Bildu prest dago alderdi politiko, erakunde eta eragile sozial ezberdinekin elkarlanean aritzeko.

Ildo horretan, gogoratu nahi dugu babes ofizialeko etxebizitzen politika jabetzan barik alokairuan oinarritu behar dela defendatzen dugula.