Bizitza da handiena

KONTSOLATZERIK EZ!

“Bizitza da handiena” mugimendua Donostia inguruan jaio zen maiatzean, nazioarteko turismo gailur baten harira Donostian. Herri mugimendua eta sindikatu mordoaren indarren bateratze bat izan da, zapaltzen gaituzten horiei aurre egiteko eta herri boterea eraikitzen jarraitzeko. 78ko Euskal erregimenaren alternatibak eskaintzeko borroka transbertsala egiten dute.Euren ekintza sonatuena aspaldi hutsik zegoen hotel bat okupatzea Donostiako erdigunean eta han bertan egin zuten borroka sozialen aldeko astea.

DENBORA EZ DA LUZEA,

Mugimendu honek bizitza du aldarri eta horren alde egiten du. Argi daukate; ez dute biolentzia erabiltzen eta espero dute boteretik ere ez erabiltzea. Lege eta politika injustuei aurre egiteko tresnak desobedientzia zibila, kolaborazio- eza, ekintza zuzena eta erresistentzia dira. Hala eta guztiz ere, mugimendu honetako bi kide atxilotuak izan ziren ekintza baketsu batean eta epaiketaren zain daude.

USTELAK LURPERA

Etorkizun grisa eta porlanez beteriko herriak nahi dituztenen aurrean bizitza alai eta koloretsua aldarrikatzen dute. Zubietan errauskailua eta makrokartzela inposatu nahi dituztenen aurrean bizimodu osasuntsuagoa aldarrikatzen dute. Hemen, gure herrian Boroako zentral termikoa inposatu zutenek, han Zubietan inposatu nahi dituzte azpiegitura horiek biak.

BIZITZA DA HANDIENA

Beti “interés estrategiko” horren atzean ezkutatzen dira euren negozioa egiteko, klientelismo eta korrupzioaren bidez batzuk poltsikoak beteta dauzkate eta amalurra eta herriak suntsitzen jarraitzen dute.

GALTZEA, LITZAKE GALTZEA DENA