Bizkargi Eguna, bertan behera

Bizkargi Gogoratuz Elkarteak jakinarazi du 2020ko Bizkargiko Santikurtzak -Bizkargi Eguna- bertan behera geratzen direla koronabirusaren pandemiaren ondorioz.

Aurtengo edizioa maiatzaren 3an ospatu behar zen, baina ezinezkoa izango da. Uda ostean antolatzeko aukera aztertuko dute, betiere alarma egoeraren bilakaeraren arabera.

Amaitzeko, elkarteak bere esker ona adierazi nahi die azken urteotan aldarrikapen jaia antolatzen lagundu eta Bizkargi mendira bertaratu diren herritarrei.