Abenduaren 24ko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute hainbat senide eta preso ohik

Preso ohien eta senideen agerraldia.

“Euskal preso eta iheslari politikoak etxera” lelopean, Zornotzako Sortuk manifestazioa deitu du abenduaren 24rako herrian. Martxa Erreferendum plazatik abiatuko da, 18:00etan. Larunbat honetan 35 bat preso ohi eta senidek agerraldia egin dute mobilizazio horretan parte hartzeko dei eginez. Gehiago Irakurri

Boroako zentral termikoaren produkzioa areagotzeko arriskuaz ohartarazi nahi du EH Bilduk

Beste behin ere Boroako zentral termikoak jabez aldatu du. Orain arte Ameriketako Estatu Batuetako Arclight Capital Partners LCC konpainiaren esku egon da, baina honek zentrala Suitzako White Summit Capital inbertsio funtsak eta AEBko Castleton Commodities International enpresak osatutako taldeari saldu dio.
Gehiago Irakurri

Ixerreko bizilagunek auzoa eraberritzeko Udal Gobernuaren planaren aurkako hainbat alegazio aurkeztu dituzte

Ixerreko urbanizazioaren infografia. Argazkia: Amorebieta-Etxanoko Udala

Bizilagunak kezkatuta daude, besteak beste, Larreako bidegorria egiten denean ibilgailuen zirkulazio guztia auzo horretatik igaroko delako. EAJren Udal Gobernuak atzera egin du eta bidegorriaren proiektua aztertuko duela jakinarazi die Ixerreko auzokideei. Gehiago Irakurri

EH Bilduk 2020rako aurrekontu-egitasmo propioa landu du Amorebieta-Etxanon

Udalak bi milioi euro izango ditu datorren urtean inbertsioak egiteko. Hori jakinda eta maiatzeko herri-programan agindutakoa oinarri hartuta, EH Bilduko zinegotziok 2020rako aurrekontu-egitasmo propioa landu dugu diru hori zertara bideratu beharko litzatekeen zehaztuta. Gehiago Irakurri

EH Bilduk goraka jarraitzen du eta lehen aldiz talde propioa izango du Madrilen

EH Bilduk oso emaitza onak izan ditu azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan. Zazpi ordezkari izango ditu Madrilen: bost diputatu, tartean Bel Pozueta, eta bi senatari. Gainera, historian lehen aldiz, ezker independentistak talde propioa izango du Kongresuan. Gehiago Irakurri