Zornotzak kirolgune multifuntzional bat behar du, kluben, kirol elkarteen eta herritarren beharrizanak asetzeko

Berezikoetxen kirolgune multifuntzionala eraikitzeko gure proposamena.

Aspalditik jakina da Amorebieta-Etxanon kirol azpiegitura nahikorik ez dagoela. Zornotzako klubek, kirol elkarteek eta herritarrek pairatzen dituzte gabezia horren ondorioak. Izan ere, hainbat taldek eta zornotzarrek kiroldegi pribatuetara edo inguruko udalerrietara jo behar dute nahi duten kirola baldintza duinetan praktikatu ahal izateko. Gehiago Irakurri

EAJk udaletxean ezarritako antolaketa berriak gardentasun falta areagotu du

EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Amorebieta-Etxanoko Udal Gobernu berriak udaletxean lan egiteko funtzionamendua berrantolatu du, eta horrek oposizioan gauden alderdiei informazioa berandu helaraztea eta gardentasun falta ekarri ditu, baita bilerak eraginkorrak ez izatea ere. Gehiago Irakurri