Gazteriaren ohiko arazoei aurre egiteko neurri zehatzak abiaraziko ditugu

Gazte Eguna 2019. Argazkia: Eneko Larruzea

Gazte Kontseilu berria sortuko dugu, gazteon ohiko arazoei irtenbidea emateko asmoz. Bizitza proiektu ezberdinak ahalbidetuko dituzten etxebizitza tipologia berriak sustatuko ditugu. Herrian sortzen diren lan eskaintzak gazteon eskura jarriko dituen lan-poltsa sortzea bultzatuko dugu. Gehiago Irakurri

‘Auzoen Mahaia’ sortuko dugu, beharrizanak markatu eta auzoak hobetzeko asmoz

Auzo guzti-guztiak dira garrantzitsuak eta denek, salbuespenik gabe, behar dute Udalaren arreta. Auzoetako bizilagunekin bilduko gara, beraien beharrizanak identifikatu eta auzoak hobetzeko proposamenak lantzeko. Horretarako ‘Auzoen Mahaia’ sortuko dugu. Gehiago Irakurri

Amorebieta-Etxanoko denda txikiak babesteko eta tokiko merkataritza suspertzeko proposamena

Herriko merkataritzaren egoera larria da. Saltoki handiak jendez gainezka dauden bitartean eta salerosketa elektronikoa goraka doan heinean, herrietako dendak ixten ari dira. EH Bilduk egoera horri buelta eman nahi dio eta, orain arte bezala, aurrerantzean ere tokiko dendariak babesten jarraituko dugu. Zergatik? Gehiago Irakurri

Lehen sektorea bultzatuko dugu, produktore-sare bat eratuz eta tokiko elikagaiak jantoki publikoetara eramanda

Langabetuak lehen sektorean murgiltzea sustatuko dugu, produktore-sare bat eratzeko, lanpostuak sortzeaz batera. Udalak lursailak eskainiko ditu, baita makineria eta produktua merkaturatzeko beharrezko azpiegitura, modu partekatuan erabiliz. Gehiago Irakurri