Datozen udal-hauteskundeetan Ander Uriarte Pujana EH Bilduren alkategaia Amorebieta-Etxanon. Udaletxean eskarmentu handia daukan pertsona da Uriarte, gazte-gaztetatik herri mugimenduetan parte aktibo izan dena eta betidanik herrigintzan buru-belarri aritu dena.
Hori gutxi balitz, goi mailako taldea izango du ondoan. Izan ere, hautagaitza anitza egin dugu, esparru eta perfil ezberdinetako pertsonez osatutakoa. Gehiago Irakurri