Herritarrekin batera landuko dugu udal-hauteskundeetarako programa

2019an, erronka handia izango du EH Bilduk: maiatzeko udal-hauteskundeetan aldaketa gauzatzea Amorebieta-Etxanoko Udal Gobernuan.

Gure alkategai Ander Uriartek esan zuen moduan, egitura prest daukagu, helburua argi dugu eta bidea markatuta dago: lana, lana eta lana. Ez dago besterik.

Gehiago Irakurri

Ander Uriarte, Amorebieta-Etxanoko herritar guztien alkate izateko prest

Ander Uriarte Pujanak ilusioz, gogotsu eta indartsu ekin dio Amorebieta-Etxanoko alkate izateko erronkari. Gazte-gaztetan hasi zen herri-mugimenduetan parte hartzen eta egun ere berdin segitzen du: kalean, zornotzarren ondoan, ekimenak antolatzen edo laguntza eskatzen dion orori eskua luzatzen. Beti lanean eta beti irribarre batekin. Edo berak esaten duen moduan: “beti herrigintzan”. Gehiago Irakurri

Europako Parlamenturako zerrendaburua hautatzeko bozketa, hilaren 23tik 25era

Hilaren 23tik 25era, ostiraletik igandera, EH Bilduren barne erroldan izena eman duen orok eman ahal izango du Europako Parlamenturako koalizioaren zerrendaburua aukeratzeko botoa. Josu Juaristi eta Lorena Lopez de Lacalle dira hautagaiak. Larunbatean Far-Farren modu presentzialean parte hartzeko aukera izango da. Gehiago Irakurri