Udal-gobernuak aurrekontuak erabakitzeko abian jarritako prozesu parte-hartzaileak hainbat gabezia ditu

EH Bilduk beti defendatu ditu aurrekontu parte-hartzaileak, herritarren borondatea islatzeko beste modu bat delako, lau urtean behin egiten diren hauteskundeetatik haratago.

Dena den, EAJren udal-gobernuak abian jarri duen prozesu parte-hartzailearen gabeziak eta arriskuak azaleratzea ezinbestekoa da. Gehiago Irakurri

Zornotza, dabilen herria

2018ko martxoaren 8ko mobilizazio feminista.

Azken hilabeteotan eremu desberdinetan mobilizazio jendetsuak izan ditugu herrian: pentsiodunenak, mugimendu feministarenak, Gure Esku Dagoren giza katea, Altsasuko gazteen kontrako zigorraren aurkakoa… Herria bizi-bizi dago. Gehiago Irakurri

Zornotzan ere 11 egun euskaraz

Joan zen ostiralean, ekainaren 15ean, aurkeztu zen Euskaraldia Zornotzan, “hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen” duen ekimena. Horretarako, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egin edo ulertzen duten guztien artean euskaraz aritzeko deialdia egin da, baita gure herrian ere. 11 egunez euskaraz aritzeko konpromisoa hartzea, alegia.

Gehiago Irakurri