Ama izateagatik Zornotzako enpresa batek emakume bat kaleratu nahi duela salatu dute

Zornotzako Talde Feministak salatu duenez, herriko enpresa batek behargin bat kaleratu nahi du ama izan delako. Langileari elkartasun eta babes osoa adierazteaz gain, azpimarratu dute ez dutela «inolako diskriminaziorik onartuko». Jazotakoa salatzeko elkarretaratze bana egingo dute apirilean LAB sindikatuak eta Talde Feministak, Bilbon eta Zornotzan.
Gehiago Irakurri

Emakumeek Zornotzako kaleak hartu dituzte euren aldarrikapenak mundura zabaltzeko

Jendetza bildu da Urgozoko kontzentrazioan. Argazkia: Zornotzako Talde Feminista

Ehunka emakume batu dira Urgozo iturriaren parean egin den elkarretaratzean. EH Bilduko emakume zinegotziek ere planto egin dute eta Mugimendu Feministak herrian deitutako mobilizazioetan izan dira. Gehiago Irakurri

EAEn gutxienez 4.113 tortura kasu egon direla egiaztatu du EHUk egindako ikerketa batek

Guardia Zibila 1972 kasutan egon zen inplikatuta, Polizia Nazionala 1785 kasutan eta Ertzaintza 336 kasutan. Euskal Herriko Unibertsitateko aditu talde batek burutu du tortura eta tratu txarren gaineko txostena, Eusko Jaurlaritzaren eskariz. Txosten horretan, 1960 eta 2014 urteen artean Euskal Autonomia Erkidegoan eman ziren kasuak biltzen dira.

Gehiago Irakurri