Udalak Ibon Urrengoetxearen hilketa arbuiatu eta bere mina agertu du

Ibon Urrengoetxea. Argazkia: EiTB

Adierazpen instituzional batean, Amorebieta-Etxanoko udaletxean ordezkaritza duten alderdi guztiek elkarretaratzea deitu dute 19:30ean herriko plazan, hilketa gaitzesteko eta Ibon Urrengoetxearen familiari babesa eta elkartasuna adierazteko. Gehiago Irakurri

Zein da Gorka Palacios presoaren egoera?

Irantzu, Gorka eta Naia espetxean.

Gorka Palacios durangarrak 14 urte daramatza kartzelan, Saint Maurreko espetxean (638 km). Datorren urtean beteko du Frantzian ezarritako zigorra, baina oso litekeena da Parisek Auzitegi Nazionalaren esku uztea eta Espainian berriro kartzelan sartzea. Irantzu Zabala zornotzarra da Gorkaren bikotea. Alaba bat dute: Naia. Gorka preso dagoen urte luzeetan, sakabanaketa politika Irantzu eta Naiaren bizimodua baldintzatzen ari da. Hemen dituzue Gorkak, Irantzuk eta Naiak bizi duten egoera gordinari buruzko datuak. Gehiago Irakurri

Zein da Sebas Lasa presoaren egoera?

Amaia eta Amets, Sebasen argazkia eusten.

Sebas Lasa donostiarrak ia 20 urte daramatza preso. Egun Villenako espetxean dago, Alacanten. Urte luze horietan hainbat gose greba egin ditu eta jipoiak, mehatxuak eta jazarpenak pairatu ditu. Amaia Sarrionandia zornotzarra da haren bikotea eta hiru urteko semea dute: Amets. Dispertsioaren ondorioz, azken 20 urteotan ia hamabostean behin izan da errepidean Amaia, eta bi istripu izan ditu kartzelara bidean. Hona hemen Sebasen, Amaiaren eta Ametsen egoerari buruzko informazioa. Gehiago Irakurri