Gazte talde batek herritarrei laguntzeko zerbitzua antolatu du Zornotzan, koronabirusa dela eta

Adineko pertsonei nahiz arriskuan egon daitezkeen herritarrei laguntzeko elkartasun sarea da. Erosketak egiteko eta zaintza lanetarako laguntza eskaintzea da helburua. Sare horretan parte hartzeko deia luzatu diete herriko gainerako gazteei. Gehiago Irakurri

Abenduaren 24ko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute hainbat senide eta preso ohik

Preso ohien eta senideen agerraldia.

“Euskal preso eta iheslari politikoak etxera” lelopean, Zornotzako Sortuk manifestazioa deitu du abenduaren 24rako herrian. Martxa Erreferendum plazatik abiatuko da, 18:00etan. Larunbat honetan 35 bat preso ohi eta senidek agerraldia egin dute mobilizazio horretan parte hartzeko dei eginez. Gehiago Irakurri

Boroako zentral termikoaren produkzioa areagotzeko arriskuaz ohartarazi nahi du EH Bilduk

Beste behin ere Boroako zentral termikoak jabez aldatu du. Orain arte Ameriketako Estatu Batuetako Arclight Capital Partners LCC konpainiaren esku egon da, baina honek zentrala Suitzako White Summit Capital inbertsio funtsak eta AEBko Castleton Commodities International enpresak osatutako taldeari saldu dio.
Gehiago Irakurri

Página 3 de 3412345...102030...Última »