Erabateko gaitzespena Belatxikieta zeharkatuko duen tentsio altuko lineari

Zornotzako Udalak, EH Bilduren ekimenez eta aho batez, “erabateko gaitzespena” adierazi dio Gueñes eta Itsasoko azpiestazioak lotu nahi dituen eta gure herritik ere igaroko litzatekeen 400 kV-ko argindar linearen proiektuari, horren aurrean “modu aktiboan” jarduteko konpromisoa hartuz. Gehiago Irakurri

Zornotzan errefuxiatuak hartzeko beharrezkoak diren neurriak exijitu dituzte

Zornotzako Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak mozio bat aurkeztu zuen martxoko osoko bilkuran. Siria eta inguruko lurraldeetako guda egoera larrietatik ihesi, Europako errefuxiatu kanpalekuetan milaka pertsona pilatzen ari dira, eta horren harira hainbat konpromezu jaso dituzte adierazpen instituzionalean.

Gehiago Irakurri

KORRIKA 20: Jendetza eta emozioa Zornotzako kaleetan barrena

Joan den Apirilaren 7an inoizko Korrikarik INDARTSUENEAN parte hartzeko ohorea eta aukera izan genuen. Une eta irudi ikusgarriak bizi eta ikusi ziren Zornotzako kale eta auzoetan. Milaka herritar “tipi tapa, tipi tapa…” oihuka; milaka herritar bi zangoak ilusio baten indarraz mugiaraziz, jauzika, barreka… haur, gazte eta heldu, DENOK BAT. Gehiago Irakurri