Berna eta Bernabeitiako auzokideekin bildu gara, haien arazoak ezagutzeko

Berna eta Bernabeitiako auzokideen protesta.Bizkaiko Aldundiak iragarri du 2018an beste biribilgune bat eraikiko duela Agria enpresaren parean, ibilgailuek noranzkoa alda dezaten. Udalak doako auzo-taxi zerbitzua jarri du Berna eta Bernabeitiko auzokideen eskura, lanak amaitu eta autobus zerbitzua berriro martxan jarri bitartean. Gehiago Irakurri

EH Bilduk jai-eredu berria eztabaidatzeko dokumentua landu du

Amorebieta-Etxanoko jaiak aldatzea eta berpiztea ahalbidetuko duen eztabaida bultzatzeko asmoz egindako txostena da. Jai-eredu berriak kontuan izan beharko lituzkeen oinarriak biltzen ditu eta egutegia aldatzeko edo txosnak eta eszenatokiak kokatzeko aukera ezberdinak proposatzen ditu, besteak beste.

Ez da dokumentu itxi bat. Gainerako udal-taldeen, gizarte eragileen eta herritarren ekarpenak jasotzeko landu den txostena da.   Gehiago Irakurri

Jaiei buruzko galdeketan alkateak hartutako jarrera «partidista eta elektoralistak» kezka eragin du

Jai ereduari buruzko galdeketarekin batera alkateak etxerik etxe banatutako gutunaren ukitu «partidista eta elektoralista» salatu du EH Bilduk, inkesta babestu duten gainontzeko alderdiekin kontsultatu gabe egin izana «errespetu falta handia» dela iritzita. Gehiago Irakurri