Jaiei buruzko galdeketan alkateak hartutako jarrera «partidista eta elektoralistak» kezka eragin du

Jai ereduari buruzko galdeketarekin batera alkateak etxerik etxe banatutako gutunaren ukitu «partidista eta elektoralista» salatu du EH Bilduk, inkesta babestu duten gainontzeko alderdiekin kontsultatu gabe egin izana «errespetu falta handia» dela iritzita. Gehiago Irakurri

Aitaren Eguna iragartzeko kartela erretiratu edo ordezkatzeko eskatu du EH Bilduk

Aitaren Eguna dela eta, Dendariak elkarteak argitaratu duen kartelaren harira, Zornotzako EH Bildu Udal Taldeak hainbat ezadostasun jakitera eman ditu. Kartela ez egokitzat jo du, aitatasuna asialdiarekin lotzen delako eta, ondorioz, irudi hori erretiratzeko edo egokiagoa den batengatik ordezkatzeko eskatu du.

Gehiago Irakurri

Jai ereduari buruzko galdeketa abian jarri du Udalak, zornotzarron iritzi eta ekarpenak jasotzeko

Zornotzako Udalean ordezkatuta dauden alderdi guztien adostasunez, jai ereduari buruzko inkesta jarri da abian, herritarrek jaien inguruko iritzia eman eta proposamenak planteatu  ditzaten. Galdeketa etxez etxe banatuko da eta online ere erantzuteko aukera dago. Jaiak “zornotzar guztiek pentsatuta” izatea da helburua eta, horregatik, inkestan parte hartzearen garrantzia azpimarratu dute.  Gehiago Irakurri

Ziztada Gune Askea ez ixteko deia egin dute eragile ezberdinek

ZiztadaLuis Urrengoetxea kaleko lokala utzarazteko aginduaren aurrean, Ziztada Gune Askea bezalako proiektu eta toki alternatiboen beharra azpimarratu zuten eragile kultural eta mugimendu sozial ezberdinek. “Ziztada ez itxi!”, aldarrikatu zuten agerraldian. Gehiago Irakurri