EH Bilduk Zornotzan udal hauteskundeetarako proposatutako zerrenda onartu edo baztertu ahal izango dute herritarrek bihartik hasi eta larunbatera arte. Bozkatzeko, ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea eta akreditatzea.
Abenduaren 13an zabaldu zuen Amorebieta-Etxanoko Udalak Urgozo kiroldegia nolakoa izango den azaltzen duen bideoa, eta aspalditik ohartarazi duguna baieztatu da: kiroldegia saskibaloira soilik egongo da zuzenduta. Gehiago Irakurri
Ander Uriarte Pujana izango da EH Bilduren alkategaia 2023ko udal hauteskundeetan Amorebieta-Etxanon. Hala berretsi zuten Bilkideek joan den asteburuan egindako bozketan. Gehiago Irakurri
Udal Gobernuak ezarri nahi duen Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak Amorebieta-Etxano eraldatzea ekarriko du, eta horrek herritarron egunerokoan eragin zuzena izango du. Hauek dira, EH Bilduren ustez eta laburbilduta, plan horren arrisku nagusiak: Gehiago Irakurri
Joan den urriaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran aho batez erabaki zen Amorebieta-Etxanoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurrean alegazioak eta proposamenak aurkezteko epea abenduaren 31ra arte luzatzea. Erabaki horren harira, hainbat gauza argitu nahi ditugu: Gehiago Irakurri